Saltar al contenido
IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Pribatasuna eta cookien politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
IMQ Osasun aseguruak » Osagarrizko Aseguruak » IMQ Segunda Opinión
Gida Medikoa
Bilaketa aurreratua

IMQ Segunda opinión médica

Segurtasun handiagorako

Lekutik mugitu beharrik gabe mundu mailako espezialista garrantzitsuenei bigarren iritzia galdetzeko aukera ematen du, gaixotasun larriak diagnostikatuz gero.

Zerbitzu honek honakoa hartzen du barne:

  • Aurkeztutako historial medikoaren azterketa.
  • Diagnostikoaren balorazioa eta baieztapena.
  • Aukerako tratamenduak eta aukera terapeutiko egokienak identifikatzea.
  • Gaixoa talde medikoarekin pertsonalki harremanetan jartzea telefonozko linea baten bidez.
  • Bigarren iritzi medikoaren ondorengo aholkularitza.

Medikuaren bigarren iritziaren zerbitzua barne hartzen duten patologiak:

  • Onkologia
  • Patologia kardiakoak, neurologikoak eta neurokirurgikoak.
  • Organoen transplantea.
  • Kirurgia ortopediko konplexua.
  • Jaiotzetiko sindromeak eta malformazioak.
  • Endekapenezko patologiak eta nerbio sistema desmielinizatzen dutenak.
  • Giltzurrun gutxiegitasunak eratorritako patologiak eta gaixotasunak...

Zerbitzu esklusiboa eta doanekoa IMQ bezeroentzat (C, Básica, S, Urrezkoa eta Osoko polizak).

Medikuaren bigarren iritz bat behar baduzu, deitu 902 362 960 zenbakira eta talde handi batek artatuko zaitu. Telefonoa eraginkor dago 24 orduz, urtean 365 egunetan.

Lekutik mugitu beharrik gabe, oso denbora laburrean kasu bakoitzeko izen handiko adituek egindako ebaluazio txosten bat jasoko duzu.

CMV-MEDVANTIS-ek eskainitako zerbitzua.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close