Saltar al contenido
Inicio » Osasun Aseguruak » IMQ Oro
Oficina Virtual
Guía Médica
Bilaketa aurreratua

IMQ Poliza Oro

Gure osasun estaldurarik osoena

Clásica Polizaren estalduraz gain, maila goreneko beste zerbitzu hauek hartzen ditu barne:
Ospitaleratzeak egonaldia mugatu gabe, Laguntza bidezko ugalketa, Protesiak, etab.

  • Itxarozerrendarik gabe
  • Izen handiko mediku talde zabala aukeran:
    2.600 aditu baino gehiago eta Euskadiko klinika pribatu guztiak.
    33.000 aditu baino gehiago eta 1.100 zentro estatu mailan.
  • Atzerrirako bidaietan larrialdietako laguntza, 12.000 € arte.
  • Kontsulta ordutegi zabalak.
  • Kontsultetan, diagnosietan eta ospitaleratzeetan bizkortasuna.
  • Tratu pertsonalizatua.
  • Banako gela, lagunarentzako ohearekin.

Zure aseguruak zerbitzu gehiago hartzen ditu barne

Laguntza atzerrirako bidaian

Gehienez 12.000 euroko laguntza medikoa, zaurituen edo gaixoen erbesteratzea edo osasun garraioa, eta bidaiariaren babes sistema osatzen duten laguntza zerbitzuak, gehienez 90 eguneko bidaietan.

Eskatu gure bulegoetan edo sartu Bulego Birtualean

IMQ Medikuaren bigarren iritzia

Segurtasun handiagorako. Lekutik mugitu beharrik gabe mundu mailako espezialista garrantzitsuenei bigarren iritzia galdetzeko aukera ematen du, gaixotasun larriak diagnostikatuz gero.

902 362 960 zenbakira deitzea besterik ez duzu egin beharko eta talde handi batek artatuko zaitu.

IMQ Ayuda

Zerbitzu berria doan bezeroentzat
Zaharrei eta senitartekoei bai zerbitzu publikoan eta bai zerbitzu pribatuan eskaintzen dituzten gizarte eta osasun soluzio guztiei informazioa eskaintzen diete: telelaguntza, etxez etxeko laguntza, zaindarien hautaketa, laguntza tekniko materiala, etxebizitzen moldaketa, garraio egokitua, eguneko zentroak, egoitzak,...

Vidalis

Soluzio anitz zure bizitza errazago egiteko, merkatuetako baino prezio baxuagoetan: Etxez etxek laguntza, Tabako uzteko metodoak, Bainuetxeak, Entzumen zentroak, Optikak, Ortopediak, Tratamendu estetikoak eta edertasunekoak, Bidaiak, Vidalis Denda,...

Estaldura

Poliza Oro eta poliza Clásica.

Gabealdi orokorrak: (1) = 6 hilabete; (2) = 8 hilabete; (3) = 12 hilabete, (4) = 18 hilabete.

Ebakuntzarako 6 hilabeteko gabealdia baliogabetu egiten da hil edo NAHITAEZKO LARRIALDIETAN.

Ikusi estalduren zerrenda

Sustapenak / Ordainketaren abantailak

Bezero berri partikularrak:
%5eko deskontua eta IMQ Renta doan polizaren titularrarentzat 10-12-31ra arte.

Poliza partikularrak 4 onuradunekin:
%5eko deskontua.

Poliza partikularrak 4 onuradunekin baino gehiago:
%10eko deskontua.

Hileko ordainketa errekargurik gabe

Zure asegurua kalkulatu (Primen simulagailua)

Kopagoak: Ekintza bakoitzeko: 4,15 €. Klinikan egondako egun bakoitzeko: 4,32 €. Logofoniatria, oxigenoa saio bakoitzeko: 0,81 €. Errehabilitazio saio bakoitzeko: 0,81 €. Zehaztapen analitiko bakoitzeko: 0,64 €. Erradioterapia saio bakoitzeko: 1,19 €. Psikoterapia saio bakoitzeko: 10,78 €. Kontsultatu kopago bereziak.


Baldintza Orokorrak

Kontratua sinatzerakoan baztertutako aurreko patologiak.

Kontratatzeko gehienezko adina: 64 urte.

Baldintza Orokorrei buruzko pdf erantsi.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close