Saltar al contenido
Inicio » Osasun Aseguruak » IMQ Kirola
lnk_img_ov
lnk_img_gm
Bilaketa aurreratua

IMQ Kirola

Beren beregi kirolarientzat den Euskadiko lehen aseguru medikoa

Aseguru berri honek kirolerako mediku-azterketa elitekoa egiteko aukera ematen dizu, baita osasun-estaldura oso bat ere, kirol-jardunak eragindako edozein lesio eta patologia tratatzeko.

Sar zaitez zure IMQ Kirola txartelarekin gure sare esklusiboan, Euskadiko eliteko kirolariak artatzen dituzten kirol medikuntzako zentro eta espezialistak izango dituzu eskura.

Eta eduki ezazu euskal kirol-talde nagusienen Aseguru-etxe Mediko Ofiziala den IMQren bermea: BAT Basque Team, Athletic Club, Real Sociedad, Eibar K.E., Baskonia, Bilbao Basket...

 

Kirol arloan estaldura mediko osoa

1) Kirol Medikuntza

- Kirolerako mediku-azterketa elitekoa:

-Anamnesia: Aurrekari familiarrak eta pertsonalak
-Miaketa Klinikoa: bihotz-biriketakoa eta lokomozio-aparatuaren balorazioa
-Balantze morfoestatikoa
-Zineantropometria: gorputzaren konposizioaren balorazioa eta  gantz-portzentajea
-Esfortzu-proba maximoa, laktatoak neurtuz
-Entrenamenduetarako egokiak diren intentsitate edota bihotz-taupadak zehaztea, eta kirol-baldintzak hobetzea
-Kirolerako mediku-txostena, gomendioekin
-Kirolerako gaitasun-ziurtagiria

-Kirol medikuntzarako kontsultak, lesioak tratatzeko

2) Laguntza mediko-kirurgikoa, kirol jardunean oinarritutakoa

IMQko bezero izanez gero, kontratatuta daukan poliza-modalitatearen arabera. Bezero ez direnentzat, Oro modalitatean.

 

Prezio oso lehiakorretan

Hilean pertsonako 17€ ordainduta, prezio bakarra IMQko bezeroentzat.

IMQko bezero ez direnentzat, hilean pertsonako 41,92 €tik hasita.

IMQko bezero ez direnentzat 2011ko prezioak

ADINA

 € pertsonako hileko

  0-19

 41,92

 20-24

 44,23

 25-29

 44,02

 30-34

 44,49

 35-39

 46,27

 40-44

 46,68

 45-49

 48,51

 50-54

 58,19

 55-59

 66,48

 60-64

 73,92


Eta abantaila ezin hobeekin

-Aholkularitza integrala eta arreta pertsonalizatua

-Itxaron beharrik gabe, laguntza osoa kirol medikuntzan

-Kopagorik gabe kirol medikuntzako zerbitzuetan

-%6ko beherapena urteko ordainketa eginez gero

 

Kontsulta itzazu beste zerbitzuak, prezio ezin hobeetan

Eskura dituzu: bigarren kirolerako mediku-azterketa elitekoa, Gaitasun-azterketak, Lehiaketakoak, Segimendukoak, balorazio isozinetikoa, eta baita kirol-medikuntzako gure eskaintza osoa ere, prezio ezin hobeetan.

 

Aseguruaren baldintzak

-Kontratazio muga: 65 urte eta egonaldi mugarik gabe

-Gabealdiak: 3 hilabete eliteko kirolerako azterketa-medikoa egiteko . Laguntza mediko-kirurgikoa: IMQko bezero izanez gero, kontratatuta daukan poliza-modalitatearen arabera. Bezero ez direnentzat, Oro modalitatean.

-Mantentze- terapiak ez dira sartzen

-Lesioa egin zenetik 18 hilabetez jasoko da laguntza, edo sendatzea mantentze-terapia bihurtu arte

 

Kopagoak: Kirol medikuntzako zerbitzuetan kopagorik gabe. Laguntza mediko-kirurgikoa: IMQko bezero izanez gero, kontratatuta daukan poliza-modalitatearen arabera.

Bezero ez direnentzat:

Copago orokorra: 4,15 €;Kopagoa, klinikako egonaldia eguneko: 4,32 €; Kopagoa, errehabilitazio saioko: 0,81 €; Kopagoa, determinazio analitikoko: 0,64 €; Kopagoa, psikoterapia saioko: 10,78 €

Baldintza Orokorrei buruzko pdf erantsi.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close