Saltar al contenido
IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Pribatasuna eta cookien politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
online Bulegoa
Gida Medikoa
Bilaketa aurreratua

IMQ Internacional

Nazioarteko abangoardia-klinikak

Deituko zaitugu

Munduko babes osoa zure osasuna zaintze aldera.        

Osasun laguntzarik hoberena edonon edukitzea lasaitasun asegurua da, zure eta zure familiaren osasunak mundu osoko laguntza osoa eduki dezan. 

IMQ Internacional nazioarteko eremura zabaltzen du zure asistentzi-estaldura, abangoardiako medikuntza izan dezazun, goi mailako espezializaziozko tratamenduak eskura izan ditzazun, espezialista prestigiotsuekin nazioarteko izen handiko zentroetan: M.D. Anderson Cancer Center (Houston), Mt. Sinai, Georges Pompidou Hospital, Miami Heart, etab.


Estaldura

IMQ Internacional aseguruak barne hartzen ditu gehienez 300.000 edo 600.000 euroetako medikuen eta ospitaleen gastu guztiak, hurrengo patologien tratamendurako:

  • Minbizia.
  • Bihotzekoa.
  • Istripu zerebral-baskularra.
  • Giltzurrunetako gutxiegitasuna.
  • Ebakuntza kirurgikoa arteria koronarioaren gaixotasunarengatik.
  • Bihotzaren balbulen ordezkapena.
  • Nahitaezko organoen transplantea: bihotza, birika, gibela, hezur-muina eta pankrea.

Medikuaren bigarren iritziaren zerbitzua hartzen du barne.

Bigarren diagnostiko bat eta barne hartutako patologia guztietarako aukera terapeutiko egokienak, nazioarteko mailan izen handiko medikuen iritziarekin.

Eta zerbitzu gehiago:

  • Aholkularitza medikuak edota zentroak aukeratzerakoan tratamendu egokiena jasotzeko.
  • Aukeratutako zentroan ospitaleratzeko izapideak.
  • Medikuen hitzorduak eta aukeratutako zentroaren arreta koordinatzea.
  • Aire txartelen eta hotelaren erreserba kudeatzea.
  • Aireportuan jasotzea eta hotelera eramatea.
  • Beharrezkoa izanez gero, aire edo lurraldeko anbulantziaren garraioa koordinatzea.
  • Interpreteen zerbitzua eskura jartzea.

2014ko Primak

IMQ Bezeroak

IMQ bezero ez direnak

Adina 300.506 € arte 601.012 € arte 300.506 € arte 601.012 € arte
0-25 10,81 € 11,85 € 12,25 € 13,42 €
26-45 12,33 € 13,27 € 13,96 € 15,03 €
46-55 14,31 € 15,26 € 16,21 € 17,30 €
56-64 15,83 € 17,26 € 17,94 € 19,55 €

Deskontuak

Familia-unitateentzako deskontuak

Polizan sartutako pertsona kopuruaren araberako beherapenak*

3 eta 5 lagun artean   %5,00eko deskontua.
5 lagun baino gehiago %7,50eko deskontua.

Familia-unitatearentzat urteko muga bat kontratatzeagatik deskontuak*

2 lagun                        %20,00ko deskontua.
3 eta 5 lagun artean    %30,00eko deskontua.
lagun baino gehiago %40,00ko deskontua.

*Deskontu hauek ezingo dira metatu.

Sustapenak

IMQ Renta opari polizan sartzen diren kide guztientzat. 30 euroko eguneroko errenta ospitaleratuz gero mundu osoko edozein klinikan edo ospitalean.


Zure asegurua kalkulatu

Baldintza Orokorrak

Gabealdirik gabe IMQ bezeroentzat, baldintzak kontsultatu. Aseguratuak ez direnentzat: 90 egun, istripuak izan ezik.

Frankizia: gastuen %10, gehienez 6.000 €.

Kontratua sinatzerakoan baztertutako aurreko patologiak.

Kontratazio muga: 65 urte.

Baldintza Orokorrei buruzko pdf deskargatu.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close