Saltar al contenido
IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Pribatasuna eta cookien politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
IMQ Osasun aseguruak » IMQ Zorrotzaurre Klinika » Eraikina eta arkitektoak
online Bulegoa
Gida Medikoa
Bilaketa aurreratua

IMQ Zorrotzaurre. Eraikina eta arkitektoak

Clínica IMQ Zorrotzaurre

Eraikina Zorrotzaurre aldean kokatua dago, eta Ria 2000 proiektuan zehaztutako estetikarekin bat etorriko da. Beraz, Bilbo berriaren garapenean burututako aurreneko proiektuetako bat izango da.

9.000m2 dituen lursailaren gainean jaso da eraikina, eta haren azalera guztira 26.000m2koa da (40.000 m2koa parking-a sartuta).

Lurra erosi, eraikina eta instalazioak egin eta hauek hornitzeko 85 milioi euro inbertitu ditu IMQk.

Arkitektoak

Carlos Ferrater eta Alfonso Casares izen handiko arkitektoak izan dira, haien estudioekin batera - Office of Architecture in Barcelona (OAB), Ferraterrek sortua; eta Alfonso Casares bazkide-sortzailea den AIDHOS- proiektuaren egileak. Luis Domínguez bertako arkitektoak ere lagundu du proiektuan.

IMQren azpiegitura berri honek asistentzia-kalitatearen eta zerbitzuen bikaintasuna ditu oinarri. Horretarako, klinikak izango duen teknologia aurreratuari etekinik handiena ateratze aldera, beharrezkoak diren zirkuituak eta funtzionaltasuna eduki dira kontuan. Euskadin erreferentziazkoa izango den osasun-zentro pribatu bihurtuko du honek.

Carlos Ferrater Alfonso Casares Luís Domínguez

Gaixoa kontuan hartuta egindakoa

Profesionalen eta gaixoen arteko elkarreragina ideia eta helburutzat hartuta sortu da eraikina, eta ingurumena eta jasangarritasuna ere hartu dira kontuan. Aipatu bi kontzeptu hauek oinarri-oinarrizkoak izan dira eraikina burutzerakoan, eta maila guztietan nabarituko dira:

  • Ospitaleratzeetarako aurreikusita dagoen etxaurre poligonalak proiektuko zatirik bereziena egiten du eraikin hau, eta ziurrenik haren irudi bihurtuko da.
  • Gelak, ikuspegirik ederrenak edukitzeko moduan kokatu dira. Solairu bakoitzak 3 suite ditu, berezienak diren alboetan kokatuak.

Eraikin jasangarria

Ingurumena eta jasangarritasuna ikuspuntu hartuta, eraikinak berak sortuko dituen parametro ekoeraginkorrak txertatzea izan da planteamendua:

  • Orientazio/erabilera erlazio hoberena, aireztatze naturala, eguzki-erradiazioa eta kontrol termikorako neurriak hartuta galera termikoak kontrolatzea: estaldura modularrak eta erregistragarriak, etxaurrean aire-ganbarak, beira bikoitza eta eguzki-babesa...
  • Eta parametro ekoeraginkor aktiboak: saneamendu-sare banandua, barne-zirkuitu bidez urak berrerabiltzea, berriztagarriak diren energiak erabiltzea, edota ur beroa ekoizteko eguzki-panel termikoak erabiltzea.

Emaitza

Entrada hospitalización

Eraikin berria, etorkizuneko Bilbo berrian erreferentziakoa izateaz gain ingurua berregituratze aldera Zaha Hadidek diseinatutako proiektuan ezin hobeto integratzen da, eta, batetik, profesionalei modu eraginkorrago batean lan egiteko, eta, bestetik, gaixoei punta-puntako osasun-arreta jasotzeko aukera ematen die.

IMQ Zorrotzaurre Klinika berriak IMQ Virgen Blanca klinikak burutzen duen lana osatuko du, eta kalitate eta zerbitzuen bikaintasuna oinarri hartuta, bat egingo du IMQk bezeroei eskaini nahi dien asistentzia-proiektu bateratuarekin.

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close