Saltar al contenido
IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Pribatasuna eta cookien politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
IMQ Osasun aseguruak » IMQ Zorrotzaurre Klinika
online Bulegoa
Gida Medikoa
Bilaketa aurreratua

IMQ Zorrotzaurre Klinika

Clínica IMQ Zorrotzaurre

2012ko apirilaren 26a: IMQ Zorrotzaurre Klinika-ren inaugurazioa

IMQ Zorrotzaurre Klinika-ren web horria: www.clinicaimqzorrotzaurre.es

Azken 75 urteotan aldatuz eta berrantolatuz joan daIMQ, haren bezeroei asistentziarik eta onena emate aldera. Zerbitzu-ematea eta kalitatea izan ditu oinarri, eta honi esker lortu du gaur egun dena izatea: Euskadin liderra den osasun aseguru-etxea, 315.000 bezerotik gora dituena.

Nabarmentzekoa den plan estrategiko bati eta emaitza ekonomiko sendoei esker 2002. urtean ordura arte gurari bat besterik ez zena egi bihurtu eta maila nagusiago batera igo zuen ordura arteko asistentzia-maila IMQk. Honek, konpainiak eskura zituen osasun-azpiegiturak berrantolatu eta hobetuko zituen proiektu bat lantzeko baharra ekarri zuen. Hau izan zen, hain zuzen ere, IMQ Zorrotzaurre Klinika berriaren hazia.

Zorrotzaurre aldea birmoldatzeko prozesuren eta Ria 2000 proiktuaren barruan, erreferentziakoa izateaz gain taldea burutzen ari den eraldatze-prozesuaren ikur izango zen osasun-zentro berri bat eraikitzea ebatzi zen.

Pazienteek kalitaterik handieneko osasun-arreta jasotzea ahalbidetuko duen asistentzia-proiektu berriari zentzua eman eta haren euskarri izate aldera, aurrerantzean erakundeak garatuko duen osoko berregituratze-proiektu baten bandera-ontzia izango da eraikin hau.

  • IMQ Zorrotzaurre Klinika
  • Ballets Olaeta kalea, 4
  • Telefonoa: 94 475 50 00
 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close