Saltar al contenido
IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. IMQk egiten duen cookien erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu kontsultatu gure Pribatasuna eta cookien politika. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
online Bulegoa
Gida Medikoa
Bilaketa aurreratua

Erabilerraztasuna

IMQ-k bere web-orrian kontsultak sartzeko zailtasunik gabe egin ahal izateko duen asmoa adierazten du. Gure nahia da pertsona oro, bere adina, baldintza físiko edo web gune honetatik nabigatzeko darabilen teknologia edozein izanda ere, www.imq.es gunetik arazorik gabe nabigatzea eta agertzen den edukia bisitari guztiek ulertzeko modukoa izatea, ezintasun fisikoren batek edo adinak zentzumenen baten helmena mugatzen badie ere.

Hau dela eta, IMQ-k sarbidea errazten duten ildoak jarraitzen ditu web gune honen diseinuan:

  • Web gune hau egiteko gramatika formalekin bat datozen HTML kodigoa eta CSS lengoaia erabili dira, nabigatzaile ezberdinetan edukien ikuskatze egokia bermatzeko.
  • Estilo-orrien prestaketari esker, edukia eskuragarria izango da itxura grafikoa edozein izanda ere.
  • Irudiek, taulek eta gainontzeko errekurtso grafikoek beren edukiari buruzko deskribatzaileak barne hartzen dituzte ulergarritasunaren alde.
  • Testu-edukiaren edizioan etiketak erabili dira (titularrak, paragrafoak, etab.), ezintasunen bat duten pertsonek normalean erabiltzen dituzten nabigatzaileentzat ulergarriak.
  • Nabigatzailearen aukeretatik letra tipoaren tamaina editatu daiteke web gunean, era honetan ikusteko arazoak dituzten pertsonek testuaren tamaina handitu dezakete hobeto ikusi aldera.

W3C-ak (World Wide Web-aren elkarteak) ezarritako Web 1.0 Edukira Sartzeko Jarraibideak mailaka txertatuz doaz web gune honetan.

W3C

 

LAGUNTZAILE BIRTUALA
close